Edukinera joan | Menu nagusira joan | Ataletara joan

Gipuzkoako Foru Aldundiaren Logoa
Gipuzkoakultura logotipoa

Loading
Rss

Berriak

2019-06-26

Igartubeiti dantzan! lehiaketa

Igartubeiti Baserri Museoa

Egilea: Xabier Artola

Oso erraza da, parte hartu eta saski bat irabazi!

Oso erraza da, filman erabilitako sagarrarekin edo dolarean dagoen txalapartarekin zure argazkia edo bideoa sortu eta erakutsi Igartubeitiko erritmoa sareetan (Instagram, Facebook eta/edo Twitter) ondorengo hashtag-ekin: #IgartubeitiDantzan #Igartubeiti.  

Bidali

  • Argitalpenaren pantailazoa
  • Argazki edo bideo originala

igartubeiti@gipuzkoa.eus-era edo Whatsapp bidez, 618004131 telefono zenbakira

Museoko dendako artisau produktuez osatutako saskia irabazi.

Urriak 4ean, ostiralean, parte hartzaileen artean museoko dendako artisau produktu gastronomikoz osatutako bi saski zozketatuko ditugu. Sarituaren izenaren berri www.igartubeitibaserria.eus web gunean eta zuzenean argazkia bidali duzun euskarriaren bitartez emango dugu.

* Argazkia edo bideoa bidaltzerakoan, ondorengo oinarriak onartzen dituzu.

Oinarriak:

  • Argazki berdina kontu batetik bakarrik argitaratu ahal izango da, zozketan behin sartuko da partekatu duzun sareetako kontuengatik (kontu bat sare bakoitzean pertsonako).
  • Zure izena (abizenik gabe) argitaratuko da web gunean eta sareetan.
  • Museoko web gunean argazkia partekatuko dugu, interpretazio zentroko paretean fisikoki eta @k6gestioncultural sareetan (instastories, Facebook eta Twitter)
  • Igartubeiti Baserri Museoak eta K6 Kultur Gestioak parte hartzaileen harreman datuak soilik erabiliko ditugu Igartubeiti dantzan! lehiaketaren (irabazlea zein den adierazteko) komunikaziorako.

Lehiaketa amaitzen denean, irailak 29an, parte hartzaileen datu basea ezabatuko dugu.

Atal honetan ikusiko dituzu Igartubeiti dantzan! erritmoaren  lagun guztiak. 

 
Compartir
Creative Commons lizentzia. Irakurtzeko hemen zapaldu
2019 Kultura Zuzendaritza Nagusia - Gipuzkoako Foru Aldundia.
Logotipo Gipuzkoa.net. Sakatu Gipuzkoa.net web gunera joateko.