Edukinera joan | Menu nagusira joan | Ataletara joan

Gipuzkoako Foru Aldundiaren Logoa
Gipuzkoakultura logotipoa

Loading
  • Hasiera |
  • Berriak |
  • Malkovich kamaleoikara Sandro Millerrek fotografiatua, San Telmo Museoko Laborategian
Rss

Berriak

2019-09-13

Malkovich kamaleoikara Sandro Millerrek fotografiatua, San Telmo Museoko Laborategian

San Telmo Museoa

Sandro Miller. Malkovich, Malkovich, Malkovich. Argazkilaritzako maisuei omenaldia

San Telmo Museoko Laborategiak Sandro Miller. Malkovich, Malkovich, Malkovich. Argazkilaritzako maisuei omenaldia erakusketa hartuko du 2019ko irailaren 13tik azaroaren 17ra arte, doako sarrerarekin ikusi ahal izango dena. diChroma Photographyren eskutik San Telmora iritsi den erakusketa ibiltaria da.

Erakusketak 61 argazki biltzen ditu, txuri-beltzean eta koloretan, eta horietan John Malkovich aktorea argazkilaritzaren historiako irudi ikoniko batzuk protagonizatu zituzten pertsonetan eraldatzen da. Argazki horiek Sandro Millerrek hautatuak eta egindak dira.Erakusketa honekin museoak eutsi egiten dio Donostia Zinemaldian zehar zinearekin edo jaialdiarekin lotura duten proposamenak eskaintzeko lan ildoari.

2013an, bere karreran eragina izan duten argazkietako gizon eta emakumeak omenduko zituen proiektu bat egitea erabaki zuen Sandrok. Argazkiak hautatu eta John Malkovich-ekin harremanetan jarri zen, zeinak berehala onartu zuen proiektuan parte hartzea.Malkovich, Malkovich, Malkovich: argazkilaritzako maisuei omenaldia proiektuak Millerrengan inpaktua izan duten argazkiei omenaldia egiten die. Beste askoren artean, honako pieza hauek biltzen ditu: Irving Penn-ek Truman Capote-ri izkina batean egindako argazkia; Bert Stern-ek Marilyn Monroe-ri egindako argazkiak; ama emigratzailearen irudia, Dorothea Lange-rena; Robert Mapplethorpe-ren autoerretratua errifle batekin; John Lennon eta Yoko Ono-ren irudi ikonikoa, Annie Leibovitz-ena; Diane Arbus-en esku-granada bat duen mutil baten argazki klasikoa; Richard Avedon-en erlezaina.

XXI. mendeko aktore amerikar onenetakotzat jotzen dute John Malkovich. Proiektu honetan bere izaera kameleoikara erakusten du, Albert Einstein, Che Guevara, John Lennon eta Andy Warhol bihurtuz. Bere trebetasun handiari eta Sandro Millerren argazkirako begi onari esker, proiektuak argazkilaritzaren historiari omenaldia egiten dio, argazkilariaren eta bere musaren talentuaren bitartez.

 
Compartir
Creative Commons lizentzia. Irakurtzeko hemen zapaldu
2019 Kultura Zuzendaritza Nagusia - Gipuzkoako Foru Aldundia.
Logotipo Gipuzkoa.net. Sakatu Gipuzkoa.net web gunera joateko.