Edukinera joan | Menu nagusira joan | Ataletara joan

Gipuzkoako Foru Aldundiaren Logoa
Gipuzkoakultura logotipoa

Loading
  • Hasiera |
  • Berriak |
  • Ondarearen Europako Jardunaldiak 2019: Ondarea plazara!
Rss

Berriak

2019-09-19

Ondarearen Europako Jardunaldiak 2019: Ondarea plazara!

2019ko Ondarearen Europako Jardunaldien kartela

Gipuzkoako Foru Aldundiko Kultura Departamentuak, laugarren urtez jarraian, Ondarearen Europako Jardunaldiak antolatzen ditu. Europako Kontseiluaren ekimen honen xedea da ondarearen garrantzia balioetsi eta herritarrei gerturatzea. Edizio honen ardatza artea eta aisialdia izango da Ondarea plazara!

Aurten, publikoari eskatuko zaio esploratu ditzala aisialdiak ondarearekin zerikusian dituen osagai ukigarriak eta ukiezinak. Gai zabala denez, edizio honetako programaren barruan aisialdi ekintza ugari dago. Jendeak gozatu ahal izango du hainbat ekintzarekin: ikuskizunak, bisita eta ibilbide gidatuak edo antzeztuak, jardunaldi edo lantegi gastro-kulturalak, erakusketa fisikoak eta birtualak eta abar. Gainera, jolas tradizionalak egin ahal izango dira, hala nola bola txapelketak, gymkhanak edo treska estropadak. Ekitaldi gehienak urrian zehar egingo diren arren, irailean eta azaroan ere zenbait ekintza programatu dira.

Jardunaldi hauek herritarrengana hurbiltzeko asmoz, Foru Aldundiak esku-orriak inprimatu eta banatu ditu, gure lurraldeko aisialdi gune guztietan, liburutegietan eta kiroldegietan.

Programa osoa eskuragarri dago Gipuzkoa.eus webgunean: https://www.gipuzkoa.eus/es/web/kultura/patrimonio/proyectos/jornadas/europeas

 
Compartir
Creative Commons lizentzia. Irakurtzeko hemen zapaldu
2019 Kultura Zuzendaritza Nagusia - Gipuzkoako Foru Aldundia.
Logotipo Gipuzkoa.net. Sakatu Gipuzkoa.net web gunera joateko.