Edukinera joan | Menu nagusira joan | Ataletara joan

Gipuzkoako Foru Aldundiaren Logoa
Gipuzkoakultura logotipoa

Loading
  • Hasiera |
  • Berriak |
  • 'Elkano, euskaldunak eta munduaren inguruko lehen itzulia' liburua aurkeztu du Daniel Zulaikak
Rss

Berriak

2019-10-16

'Elkano, euskaldunak eta munduaren inguruko lehen itzulia' liburua aurkeztu du Daniel Zulaikak

Euskal Itsas Museoa

EIM-Daniel Zulaika

Donostia. 2019.10.16. Liburuak lurraren inguruko lehen itzuliaren espedizioan euskaldunek egindako ekarpena jasotzen du: hiru nao euskaldunek hartu zuten parte espedizioan, baita hogeita bi bizkaitar, bederatzi gipuzkoar eta hiru nafarrek ere, horien artean marinelak eta beste lanbide batzuetako eskifaia-kideak.

Daniel Zulaikak bi urte eraman ditu nabigatzaileei eta bidaiaren antolatzaileei buruz ikertzen. Juan Sebastian Elkanorekin batera, sei euskaldunek burutu zuten lehen mundu bira.

Autoreak gaur goizean aurkeztu du liburua Donostiako Euskal Itsas Museoan; berarekin izan dira Gipuzkoako Kultura diputatu eta Elkano 500 Fundazioko patrono Denis Itxaso; entitateko zuzendari Ion Irurzun eta museoko zuzendari Xabier Alberdi. Hiru entitate horiek eta Kutxa Fundazioak lagundu dute lana argitaratzen, euskaraz zein gaztelaniaz kaleratu dena. Lana bertsio digitalean eskura daiteke, doan, Elkano 500 Fundazioaren web orrian eta Euskal Itsas Museoaren orrian.

 
Compartir
Creative Commons lizentzia. Irakurtzeko hemen zapaldu
2019 Kultura Zuzendaritza Nagusia - Gipuzkoako Foru Aldundia.
Logotipo Gipuzkoa.net. Sakatu Gipuzkoa.net web gunera joateko.